Bertsos - View details   To know more about this section

2019-04-27 Deba Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Mikel Iturriotz Etxaniz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Plazatik Gaztetxera (17. 2019)
Performance
2019-04-27 Deba Sariketa
Bertsolaris / Authors
Alcantarilla, Irati
Iturriotz Etxaniz, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Presidentetzarako hautagaiak zarete. Kanpainan zehar sekulakoak esan dizkiozue elkarri. Bozak zenbatu ostean, aginterako aukera bakarra elkartzea da.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-04-27 Deba Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Mikel Iturriotz Etxaniz

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Iturrioz
Ni Casado naiz eta
joan dira bozak
ta orain elkartzea
ikusten det ontzat.
Izan ere nik daukat
ideia multzo bat
ta gustatu ezean
badaukat beste bat. (bis)

I. Alcantarilla
Jode ideiak ere
dauzka barra-barra!
Orain hemen gu biok
hartzear indarra.
Barkatu baina irten
behar zait negarra:
orain Casadorekin
ezkondu beharra. (bis)

M. Iturrioz
Ta ezkondu gabe naula
ta zenbat bertute
PPn hartu ezazu
behingoan arkupe
ze oraintxe laguna
ez al dezu uste?
Bestela Espainia
hautsiko digute. (bis)

I. Alcantarilla
Bakizu Podemosen
hautagai nauzula
beraz honuntza ere
jar zazu brujula.
Pentsatzen hasia ta
zeozer kalkula
puntu amankomunak
asko dauzkagula. (bis)

M. Iturrioz
Ba bai hola jartzean
hain aurpegi alaiz
konfluentzi puntuak
azaltzen dira maiz.
Paktua egiteko
biok gaude garaiz
hori bai presidente
ni ipiniko naiz. (bis)

I. Alcantarilla
Presidente zarela
hor zure aukera
ba bai utziko dizut
nere arabera
baina lehen sobrea
mesedez atera
ta biak irabazten
aterako gera. (bis)