Periodical Performances - View details   To know more about this section

Plazatik Gaztetxera (17. 2019)

Irformation

Performance type
Sariketa
Beginning date
2019-03-22
Final date
2019-04-27
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa

Description

Oinarriak
Hemen da berriz ere Plazatik Gaztetxera bere XVI. edizioan. Martxoaren 22an emango diogu hasiera txapelketari Ondarrun. Azken urteetako ohiturari jarraituz, beste behin ere zazpi saio izango dira eta aurten ere banakako txapelketa izango da. Guztira, 24 bertsolarik hartuko dute parte aurtengoan eta Deba, Mutriku, Ondarru, Eibar, Itziar, Zestoa eta Elgoibarreko gaztetxeetan jokatuko da.

Gure helburuak hasiera batean jarri zirenak izaten jarraitzen dute. Urterik urteko lanarekin gure herrietako zein Euskal Herriko plaza gutxi dituzten bertsolari gazteei bertsotarako aukera eman nahi diegu, eta era berean, bertsoa gazteengana gerturatu. Hau guztia aurrera atera ahal izateko, zazpi gazte asanbladetako kideok elkarlanean gabiltza, txapelketari berari forma emanez.

Txapelketak, hiru fase edukiko ditu. Lehenengo fasean, lau kanporaketa burutuko dira, eta kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik parte hartuko dute. Saio bakoitzetik hiru bertsolari sailkatuko dira finalerdietara, sailkatuak epaimahaiak erabakiko ditu. Bigarren fasean bi finalerdi izango dira. Horietako bakoitzean seina bertsolari. Kanporaketetako logika mantenduko dugu eta modu berean aukeratuko dira finalera pasako direnak, saio bakoitzeko hiru alegia.

Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da 20:30 aldera. Finalaren kasuan egitaraua desberdina izango da, saioa goiz eta arratsaldez egingo da eta bazkariarekin eta kontzertuekin borobilduko da eguna.

ARIKETAK honakoak izango dira:

1. fasea
-Zortziko handian 3na bertso (binaka)
-Zortziko txikian 3na bertso (binaka)
-Koplatan 4na kopla (binaka)
-Hitz bati bertso bat oinak emanaz (banaka)
-Hamarreko txikian 3na bertso (binaka)

2. fasea
-Zortziko handian 3na bertso (binaka)
-Zortziko txikian 3na bertso (binaka)
- 2na puntu erantzun
-Bakarka bina hamarreko handi
-Hamarreko txikian 3na bertso (binaka)

Finala
Goizez:
-Zortziko handian 3na bertso (binaka)
-Hamarreko txikian 3na bertso (binaka)
- 2na puntu erantzun
- Puntutan 6 bertso osatu arte

Bazkalostean:
-Zortziko txikian 3na bertso (binaka)
-Seiko motzean 3na bertso (binaka)
Buruz burukoa:
-Iparragirre doinuan 3na bertso (binaka)
-Zortziko txikian 3na bertso (binaka)
-Bakarka gaia emanda hiruna bertso


Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search