Bertsos - View details   To know more about this section

2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Irati Majuelo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-09-09 Atarrabia Berezia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Majuelo, Irati
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Onintza, duela 60 urte baserrira ezkondu zinen. Bizitza osoan zure senarraren gurasoak ez bazen, zure senarraren osaba, zure senar defuntua, gero zuen seme-alabak, zaintzen aritu izan zara. Gainera, baratza landu eta ganadua gobernatzen. Gaur zure seme-alabek zaintzarako eta konpainiarako ondoan jarri dizuten neska gazteari halaxe esan diozu: “Irati, badakizu zer? Nire etxekoek uste dutena baino askoz hobeto nago, baina nazkatu naiz beste denak zaintzen
eta trukean muturrak ikusten. Nahiago ohean irratia entzuten besteen purrustadak aguantatzen baino. Zuk ez esan inori, baina gaur bazkaltzera kanpora joango gara. Ireki armarioa eta aspaldi jantzi ez dudan soineko urdina hurbilduko didazu mesedez?

Description

Melody
Gure herrian ligatzea
Stanza name
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Irati Majuelo

Stanza name:  Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Detaile bakar bat ez ta
niretzako bat ta bera
beti behar dun jendea
etxe hontan gora-behera.
Ni honaino iritsi naiz
neska, dena a la mierda!
lagunduko al didazu
bizitza gozatzera?

I. Majuelo
Zure azken urteetan
itzuli zara argira
eta bizitza itzuli
nahi zenuke erdira
dena horren txar ta horren gaizki
ez zazula begira
berandu baldin bada ere
zutaz gogoratu dira.

On. Enbeita
Behinola alargundu nintzen
eta gloria hauxe da
ta orain seme-alabak
datozkit nire gainera
pankartak egiten dabiltz
“Bizitzak erdigunera”
eta ama kondenatu
nahi lukete sukaldera.

I. Majuelo
Bizitza landatu duzu
eta jaso duzu herra
nire bizitza izan da
orain artean ankerra
beraz guk osa dezakegu
orain bikote ederra
ikas dezagun gure kasa
zer ote dugun plazerra.

On. Enbeita
Gurera etorri zara
zure herritik ihesi
ta begira gu ere ez gara
hain moderno, hain berezi
niri ipurdia garbitzen
ez zintuzket gura hezi
nik ez dut hori nahi eta
zuk ez duzu hori merezi.

I. Majuelo
Beraz gu hontan ados ta
egin beharko dizut kasu
bi emakume heldu gara
ta ez bi atso hain txatxu
soineko urdin hori aizu
ongi geratzen zaizu.
Zure soineko gorria
niri utziko al didazu?

On. Enbeita
Herentzian zuretzako
pozik utziko nuke nik
biok tranpak egitea
nik ez nuke nahi besterik.
Hemen ez da alabarik
ez da agertzen semerik
niri korrientea jarraitu
ta ez euki inoiz umerik.

I. Majuelo
Lasai nire bizitza hau
ez da ez zure berbera
ez naiz sekula atera
eta baratza lantzera
baina gozatu nahiko nuke
zuk nahi duzun antzera
bizkarra makurtzeari utzi
eta goazen jatetxera.