Bertsos - View details   To know more about this section

2020-11-29 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-11-29 Donostia Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Oilarra kukurruka
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
14

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-11-29 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Horrelakoek dute
gurekin paotxa
ematen badiegu
daukagun ahotsa
ETBrekin hala
daukat nik bakoitza:
batak pena ematen dit
eta biak lotsa.

M. Lujanbio
Ze nahaspila duten
eta ze nahaski!
Lehentasuna bian
dago seguraski
euskaldunok bide hortan
hain gaizki guazti
bat ta ona egitea
ez litzake aski?

A. Laburu
Nork erantzuten ditu
gaur gure galderak?
ETBren gainean
a ze gorabeherak!
Nahiz gureak sortzeko
eduki aukerak
ditu Telecincoren
referente berak.

M. Lujanbio
Irizpideak ditu
okerrak, kaxkarrak.
Baldin goizegi erortzen
badira sagarrak
joaten dira bidali
berezi ta abarrak
eta erderaz jarri
astiarratarrak.

A. Laburu
Gu behin atera ginan
baino “Alto! Alto!”
Erdi obligazioz
egin gendun salto
nahiz kulturak isuri
gugan hainbat malko
lehentasun gehiago
genituelako.

M. Lujanbio
Donosti ta Astiarra
ai dira igualtzen
tartean Martutene
auzo bat ez al zen?
Telebista kontutan
dabilena galtzen
uholderik ez bada
inor ez da azaltzen.

A. Laburu
Hemen lehen uholdiak
ziran bizimodu
gaur ia teilatutik
beidatzen diogu
gauza batzuk okertu
bestiak konpondu
martxa hontan Txominek
irentsi behar du.

M. Lujanbio
Udaletxea mintzo
da diskurtso finez
erreka zaindu behar
degula jakinez
dena hondatzen baita
uran eraginez
ta hara! Zaindu dute
etxeak eginez.

A. Laburu
Askok Martuteneri
ez dio gustorik
baino ez det egingo
kontrako juzkorik
askok ez du egiten
orain lasai lorik.
Hemen atera al da
Metroko zulorik?

M. Lujanbio
Metroko obrarekin
ai badago lana
Kontxa zoragarrian
a ze panorama!
Astiarra, Martutenera
iristen da dana
zulon bat izango da
AHTana.

A. Laburu
AHTak ere
ze-nolako mina
zulo bat baino gehio
dauka eragina
Donostia halaxe
baitago jakina
porlanan erreinua
hondarrez egina.

M. Lujanbio
Baino Astiarra da
horren adibide
ze porlan korapilo
dauden adiskide:
autopista, bariante
eta errepide
Europa osoan ez da
hemen aina bide!

A. Laburu
Ermitara igota
odolak irekin
bista betetzen baita
errepideekin
umetan egia esan
Aginek ez zekin
eskalextriak daude
kurba gutxiokin.

M. Lujanbio
Marko inkonparablea
hor dago ta hara!
Garbi-garbi behar du
bere begirada
nahi ez dituen denak
konturatu gara
baztertzen dituela
periferiara.