Bertsos - View details   To know more about this section

2020-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Aner "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-12-06 Orio Jaialdia
Conductor
Manterola, Unai
Bertsolaris / Authors
Aner "Euzkitze"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Sahararen aldeko lanean ikusi zaitugu azken urteetan. Ez dator albiste onik hegoaldetik.

Description

Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Aner "Euzkitze"

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gerra piztu da eta badator
ja antzeman degu bapo
ta itxuraz triste gaude dagona
oso tristea dalako
nahiz antzematen dan ez dagola
esperantzarik biharko
orain artean guk ere ez degu
asko egin haientzako
geranak geran neurrian geure
ardura aitortu beharko
orain ikusten baditugu da
lehen beitu ez genielako.

Gure herriak edo haienak
denak dauka bere kulpa
Espainak ere horren aurrean
min haundia sortu du ta
ta orain nahiz ta kezkatzen geran
haruntza begiratuta
urtero libre sentitzen ginan
bi kilo arroz lortuta
Euskal Herria ere halaxe
dabil konduktaz kondukta
libre nahi degu, bai baino beste
asko badaude lotuta.

Itxura asko egiten baita
maiz botatzen dan hitzekin
guri begira ari naiz baino
agintariekin berdin
orain gerrara atera dira
jai dago Marokorekin
referendum bat eskatzen da ta
hori ere lortu ezin
gure indarra bidal dezagun
zerbait ondo irten dedin.
Eutsi Sahara segi borrokan
ta ahal dezutena egin.