Bertsos - View details   To know more about this section

2020-07-17 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (10. 2020)
Performance
2020-07-17 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Arregi Markuleta, Maider
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Herri bereko zinegotziak zarete eta COVID-19a dela eta festak antolatu edo ez eztabaidan ari zarete. Maiderrek ezer ez antolatzekoaren alde dago. Ez dela garaia. Anek ahalik eta gauza gehien antolatu nahi ditu.

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-07-17 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Ane Zuazubiskar Iñarra

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arregi
Herriko festak badatoz eta
burua daukagu laino
erabakia hartu behar da
helduta uztaileraino
maskarillekin eta gelekin
kontua hain zaila da ño!
Nik nahiago dut ezer ez egin
erdipurdiz egin baino.

A. Zuazubiskar
Baina egin bai egin daiteke
ta momentua heldu da
nahiz kaleetan jarduna mozten
saiatu Nekane Murga
egutegian mila gauzekin
bete dezakegu uda
bateragarri izan daitezen
bizitza eta ardura.

M. Arregi
Bizitza eta ardura hemen
batera nola egon ba?
Nahiz ta pentsatzen pasatu dugun
zuk eta biok denbora
telebistetan ere gezurrek
egiten dutenez gora
foko berri bat zabaltzen bada
gure kulpa izango da.

A. Zuazubiskar
Ta gero zenbat ardura eske
ta zenbat erru berreste
Gaur Egunen ta Teleberrian
ikusten dira hainbeste!
Baina herria sumatzen baitut
zerbait egiteko eske
txukun ta neurriz egin dezagun
eredu izan gaitezke.

M. Arregi
Beraz herria jarri nahi duzu
orain eredu gisako
baina kontua ez da erraza
gaurko hontan neretzako.
Zenbat ekintza dibertigarri
ekintza anabasako!
Urtebetean atzeratzean
ez da deus ere pasako.

A. Zuazubiskar
Baina kalean ikusten bada
hainbat jende maskaradun
atzeratzen ta gaur ez egiten
Maider zertarako jardun?
Hauteskundeak iaz zirela
ez ote duzu ezagun?
Haiek gugana jarri zutena
haiengan sinets dezagun.