Bertsos - View details   To know more about this section

2021-05-07 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2021-05-07 Aretxabaleta Jaialdia
Conductor
Aretxabaletako Bertso Eskola (Lekaixoka)
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bertso saio batera joan zara eta antolatzaileak hala esan dizu: “Ze ilusioa zu etortzea! Egañari deitu genion eta ezetz esan zigun; zure aitari, eta hark ere ezetz; gero Peñari, eta ezetz; Millani ere deitu diot eta hark ere ezin zuela. Ez dakizu ze poza ematen digun zu hemen izateak!”

Description

Melody
Amodioa gauza tristea
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-05-07 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Saio batetik deitu didate
neretzako ze suertea
bertara heldu eta kolpea
ere izan da fuertea
hori izan da egia behintzat
garbi asko esatea
zuk duzun poza izan daiteke
ordea nere kaltea
batzuentzako ze erreza dan
suplentea izatea.

Eskertu diot deitu izana
hala esan diot egiz
Atxabaltara iritsi bainaiz
ni lehendabiziko aldiz
nahiz eta deia jaso nuen nik
horren ilusio handiz
“Hau da hau poza” esanez neri
alper-alperrikan zabiltz
suplente ere ez nintzateke
Lizaso izan ez banintz.

Bueno egokitu zaigunez gero
oholtzara igotzea
gutxienean lortu det behintzat
txalo batzuk jasotzea
baina ez pentsa ederra denik
modu hontan kantatzea
gaurkoa libre baina erakutsi
nahiko nioke atzea
ta hoberena ez al da izango
guztiena kobratzea?