Bertsos - View details   To know more about this section

2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2021-08-19 Donostia Berezia
Conductor
Urien, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Migrazio krisi erdian daramatzagu urteak. Egunero dago albisteren bat. Umeak batzutan gu baino zoliagoak dira. Gaur, alaba etorri zaizu galdezka “Ama, zergatik egiten du jendeak ihes? Zergatik hiltzen da jendea itsasoan? Eta zergatik dute denek nik ez dudan azal kolorea?”.

Description

Melody
Ama nola zure belaunetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Albistegian entzun dezu zer
den migrazio krisia
atzetik zure moduko neska
txiki baten karraxia
mundu berean bi mundu daude
ta erdian injustizia
balio berekoa ez baita
pertsona denen bizia.

Europearra, azal zuria
hori da gure zoria
besteen ogi eza da gure
eguneroko ogia
itsasoa batzun arnas leku
baina askoren hilobia
joan etorriko olatu bat da
hildakoen memoria.

Basamortuko hondar beroak
iluntzen die azala
ta txuritzeko ez dugu aski
itsasoaren kresala
beti ihesi dabiltz, beti zu
bila zabiltzan bezala
daukazuna balora dezazun
behintzat balio dezala.