Bertsos - View details   To know more about this section

2021-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Sarai Robles

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (45. 2021. Zarautz)
Performance
2021-09-03 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Aizpurua, Maite
Bertsolaris / Authors
Altube, Txaber
Robles, Sarai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lagunak zarete. Udaran beti plan bereziak egiten dituzue: lurralde desberdinak bisitatu, hegazkinetik salto egin…Aurten hondartza nudista batera joan zarete. Elkarri begira zaudete zein aurrena biluztuko.

Description

Melody
Azienda bat dago
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Sarai Robles

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Robles
Hegazkinik gabeko
aurtengo partea
hobe zen Saturraran
partera joatea
ta arropak kentzeko
nolako tartea!
A ze abentura den
intimitatea.

Tx. Altube
Ta intimitatean
bat ondo bizi da
ez naiz Nartziso baina
pizten dut desira
ez diet egin gura
prakei beherantz tira
hemengo tiburoiak
okerrenak dira.

S. Robles
Hegazkinetik bota
zara zu maizago
Amazonaseraino
egin duzu txango
marrazo baten gisan
ni zure zain nago
zuk beti izan duzu
lotsa gutxiago.

Tx. Altube
Limurtzen naute hainbat
abentura handik
baina holakoetan
badaukat lotsarik
begira agure hori
kantzontzilo barik
Amazonasen ez zen
halako boarik.

S. Robles
Ta kaltzontziloekin
nolako burruka!
Hobe txiringitoan
kaña bat hartuta
begiratu hondartza
hasi eta buka
egoa berehala
jaitsiko zaizu ta.

Tx. Altube
Egoa jaitsi edo
autoestima puztu
halako itxurarik
nik ez dut gorpuztu
goazen txiringitora
bi zerbeza hustu
ta gero baietz biok
azkarren biluztu.