Bertsos - View details   To know more about this section

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Iban Urdangarin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Azkarraga, Oier
Bertsolaris / Authors
Urdangarin, Iban
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Diru kantitate handia eskaini dizute. Onartu egin duzu.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Iban Urdangarin

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsolariak badaki
famatu samarra dala
baina diru kontuetan
igarra eta makala
gerria mehea dadukat
eta bizkarra zabala
perfilez ateratzeko
nahiko mutiko formala
nahiz nik ere badakidan
mitxelinak ditudala
latza egin beharrean nago
eskatu didate, hala:
biluzik bete behar det
Interviuko azala!

Hartu ditut prestatzaile
masajista ta mediku
soineko kamisetetan
ia ezin naiz kabitu
makillaje mordo batek
itzalak dizkit garbitu
han azalduko naiz eta
ez zaiteztela harritu!
Bostehun milioi izan dira
aditu ondo, aditu!
Lotsa ba omen da baina
nerean ez da gelditu
diruak munduko lotsa
guztiak tapatzen ditu.

Nahiz etxekoek eskuak
bota dituzten buru’a
hau pasatuta nerea
izan behar da mundua!
Kaleratzen denean, bai
lehenbiziko apurua
baina ezkutatzea da
nik daukadan helburua
piña kolada basoan
whiskia eta purua...
Berriz hemen ikustea
ez da oso segurua
inpernura joan aurretik
bizi behar det zerua!