Bertsos - View details   To know more about this section

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-10-08 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Garatxena, Leire
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Maddalen
Martikorena Lizaso, Eñaut
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maddalen eta Eñaut pisukideak zarete. Maddalen, gaur Eñauti tokatzen zitzaion afaria prestatzea. Gustatzen ez zaizula badakien arren, berriro ere patata tortilla tipularekin egin du.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena Lizaso

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus
Um! Patata tortilla
nolako suertea!
Sukaldaria dugu
ona ta fuertea
tipula jarri duzu
ai Eñaut maitea
nahi al zenuen berriz
negar egitea? (bis)

E. Martikorena
Hau ez da Juantxokoen
etxera zerbitzu
iya hogeita hamar eta
tipularen izu
adintxoa daukazu
ta zer darabilzu?
Denetik jan behar da
hoi´re ez al dakizu? (bis)

M. Arzallus
Oso lotsagabea
da gure mutila
eta ez da geratzen
gainera isila
denetik jan behar da
bai mutil abila
eta ez egunero
patata tortilla! (bis)

E. Martikorena
Hara barreek neregan
nolako itzala
prestatzen det onena
banintza bezala
euskal kulturan honek
esan nahi du hala:
ilargira ta bueltan
maite zaitudala. (bis)

M. Arzallus
Eta orain bota dit
sekulako lora
tira egin behar dut
orduan aproba
tortilla ekarri zazu
platera ondora
bai bihar gosaltzeko
ona egongo da. (bis)

E. Martikorena
Pisukide latza naiz
kontu nabaria
sukaldean denetan
hain trebe aria
neri gaur tokatua
gaurko afaria
gainera inda dezu
bihar gosaria. (bis)