Bertsos - View details   To know more about this section

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-10-22 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Kastorene Luro, Amaia
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Alaia eta Unai, berriki kiroldegian eman duzue izena elkarrekin. Makinen artean nondik hasi ez dakizuela zaudete.

Description

Melody
Ezagutu zuenak
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin: Hainbeste daude eta
non hasi ez dakit
U. Agirre: horretan esplikatzen
ezin lagundu nik
A. Martin: normalean hasten naiz
kafe makinatik
U. Agirre: hori non dagon ere
ez dakit oraindik.

U. Agirre: Zuk indarra behar dezu
nik abiadura
A. Martin: aulkian eserita
nago ni gustura
U. Agirre: bijilatzen dituzu
hau, hori ta hura
A. Martin: guk osatuko dugu
alperrenen kluba.

A. Martin: Denak ari baitira
gaizki begiratzen
U. Agirre: gu ikusi orduko
burua jiratzen
A. Martin: eliptikan ari naiz
ia deliratzen
U. Agirre: nik hola egotia
ez det desiratzen.

U. Agirre: Medikuak esan dit
etorri nadila
A. Martin: eta ni laguntzaile
gertuko, abila
U. Agirre: Alaia, etorri zera
baina zeren bila?
A. Martin: Bizikletak ez al du
hautsita gurpila?

A. Martin: Eman ta eman eta
ez doa aurrera
U. Agirre: orduan bertan lasai
geratuko gera.
A. Martin: Tourmaletean egin
nahi nuen karrera
U. Agirre: hementxe aritzea
aukeran hobe da.

U. Agirre: Kilometro askokoa
baita Tourmaleta
A. Martin: eta nahiko baldarra
dugu bizikleta
U. Agirre: beste hori ez al dago
muskuluz beteta?
A. Martin: Nik ere asko dauzkat
bai, baina gordeta.

A. Martin: Nik askoz nahiago dut
niregan fitnessa
U. Agirre: muskuluak bilatzen
ez dezu erreza
A. Martin: hargatik egingo dut
dozena bat pesa
U. Agirre: iya nun kristo dauzkan
esplikatu beza.

U. Agirre: Gordian Unaik dauzka
zuk dituzu bistan
A. Martin: aurki aterako naiz
igual telebistan
U. Agirre: korrika egiten du
hori bai, tximistan
A. Martin: lehenengo izango naiz
karrera ziklistan.