Bertsos - View details   To know more about this section

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-11-26 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Ibarzabal, Nerea
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Seaskako ikasleak zarete. Azken urte duzue Lizeoan. Azterketak euskaraz egiteko trabak egon arren, borrokan segitzen duzue.

Description

Melody
Oraindik hango oihartzun hots bat
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Entities
Seaska

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Berez Seaskan ibili gara
nahikoa modu lasaian
baina Frantzia hain da itxia
sarri hizkuntzaren gaian
besteengandik ikasi behar
omen genukeen garaian
hemen gabiltza helduagoei
lezioak eman nahian.

N. Ibarzabal
Eta Bordelen egokitu da
isiltasuna haustea
Frantziak nahi du gure hizkuntza
paperetik erauztea
ai baina zer den baikorrak izan
ta tristuran ez jaustea!
Garaipen bat da hainbeste urtez
borroka bati eustea.

B. Gaztelumendi
Bai Bordeletik esaten dute
sarri nola aritu gu
Frantziak bere gurasokeri
papera aisa hartu du
hainbeste urte borroka baten
eta berdin dihardugu
zapalkuntzak zer esan nahi duen
ederki ikasi dugu.

N. Ibarzabal
Behintzat brebeta erdi euskaraz
genuena ezagutu
gerora zati hoiek erauzi
ta Frantzia dago mutu
ezkutatzen da hormen atzean
isiltasun ta ezkutu
nahi duenean askatzen baitu
nahi duenean estutu.

B. Gaztelumendi
Baina estutze ta askatze soilez
ez gara aise aseko
zenbat borroka egin ditugun
honaino ailegatzeko
periferian elkartzen gara
ez garenak ardatzeko
beste leku bat eraiki dugu
mundura begiratzeko.

N. Ibarzabal
Begirada bat geure-geurea
jarriaz mundu erdira
eta euskarak eduki dezan
mundu horretan kabida
orain bertsoa ia ondare
inmaterial da tira!
Baina hortarako baliabide
materialak behar dira.