Bertsos - View details   To know more about this section

2022-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2022-01-04 Amurrio Jaialdia
Conductor
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic
Elkarri puntuak emanda:
Puntua: Zure laranja erdia / ote da bertsoa?
Puntua: Ta hemen ze bertsozale? / Esazu egia
Puntua: Bertsolari ez bazina / ze nahiko zenuke?
Puntua: Zortzi urtetan konpondu / al leike herria?
Puntua: Bota azken bertsoa / eskuak aurrean.
Puntua: Pandemiaz aparte / zer moduz bizitza?
Puntua: Hurbiltzen ari zera / berrogei urtera
Puntua: Ze gauza ederra zen / gazte izatea!
Puntua: Nola ibili zera / aurten Gabonetan?
Puntua: Ta sukaldean ondo / moldatzen al zara?
Puntua: Ta ze amets daukazu / urte berrirako?

Description

Melody
Haizeak bidali du
Nigarrez sortu nintzen I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
11

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du

A. Arzallus
Zure laranja erdia
ote da bertsoa?

B. Gaztelumendi
Ez, ez zabalagoa
da unibertsoa
bihotza izaten da
kontzeptu lausoa
hobe zabal aldera
emanda pausoa.


A. Arzallus
Ta hemen ze bertsozale?
Esazu egia.

B. Gaztelumendi
Amurrio neretzat
gauza gehiegia!
Urtero giro ona
dela alegia
izatekotan hau det
naranja erdia.


A. Arzallus
Bertsolari ez bazina
ze nahiko zenuke?

B. Gaztelumendi
Agian lehendakari
zortziren bat urte
eta egingo gabeko
lan guztien truke
jubilazio latza
edukiko nuke.


A. Arzallus
Zortzi urtetan konpondu
al leike herria?

B. Gaztelumendi
Hortarako mugitu
behar da gerria
arazo pranko dago
lehendik igerria
hobe degu hutsetik
sortzea berria.


A. Arzallus
Bota azken bertsoa
eskuak aurrean.

B. Gaztelumendi
Horretarako nago
hasi beharrean
Amets jarriko nauzu
ia negarrean
zu jarri zaite nere
postura txarrean.


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Nigarrez sortu nintzen I

B. Gaztelumendi
Pandemiaz aparte
zer moduz bizitza?

A. Arzallus
Ba horixe da aspaldi
nagusi den hitza
nahiz bizitzak atea
duen hain anitza
birus hortaz aparte
galdua dut giltza.


B. Gaztelumendi
Hurbiltzen ari zera
berrogei urtera

A. Arzallus
ta zu ere bazatoz
nerekin batera
lau urteren aldea
gutxi gorabehera
nik gora eiten badut
zuk ezin ein behera.


B. Gaztelumendi
Ze gauza ederra zen
gazte izatea!

A. Arzallus
Are ederragoa
hori esatea
seinale da luzatzen
doala katea
zahar ta osasuntsu
ze libertatea!


B. Gaztelumendi
Nola ibili zera
aurten Gabonetan?

A. Arzallus
Ba famili giroan
betiko brometan
beldur gutxi zegoen
nere inguru bueltan
ta dena egin dugu
modu arruntetan.


B. Gaztelumendi
Ta sukaldean ondo
moldatzen al zara?

A. Arzallus
Arrai zopa egin nuen
gure aman gisara
ta jendeak luzatu
zun hara goilara
ta esan zidaten “Amets
lasai, salbu gara”.


B. Gaztelumendi
Ta ze amets daukazu
urte berrirako?

A. Arzallus
Amets batzuk baditut
baina betirako
nik ez baitut amesten
epe motzerako
bi pausuko ametsik
ez da aterako.