Bertsos - View details   To know more about this section

2022-02-20 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2022-02-20 Zornotza Berezia
Conductor
Zornotzako Bertso-Eskola (Eta Abar)
Gai-emailea
Irakulis, Xabier
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Eli Ibarra izango zara zu, Jone, eta Erika Vazquez Anjel Mari. Athleticen partida gehien jokatu duten neska zen orain arte Eli Ibarra, eta Erika Vazquezek lortu du errekor hori gainditzea. San Mamesen elkartu zarete Erikaren omenaldian.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-02-20 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. M. Peñagarikano
Horrenbeste urtetan
jardun eta jardun
gainera izan nahi nuen
jokoan euskaldun
gauza asko ikusten
nituen hain urrun!
Orain elkarrekin ta
aitortu dezagun
Eli zu zaitudala
lehen bezain lagun. (bis)

J. Uria
Biok baikara talde
bereko alaba
eta hobetzen doa
ai azken bolada
emakumeen futbolak
horrenbeste traba
garaiz utzita duten
neskatxen ilada!
Rekorra gainditzea
seinale ona da. (bis)

A. M. Peñagarikano
Ba zu ere ez zinen
batere makala
denek esaten zuten
“Eli mundiala!”
Nik banekin rekorra
oso gaitza zala
ta apurtu egin dut
uste ez bezala…
Nerea ere norbaitek
apurtu dezala! (bis)

J. Uria
Biok egongo gara
albotik begira
gure rekorrei heltzen
zaien despedida
baina gauza erreza
ere ez dago tira!
Jendea ez dabil azkar
minez erretira
hortarako baldintzak
jarri behar dira. (bis)

A. M. Peñagarikano
Erika eta Eli
gu ez gera arrotz
ta guk egin duguna
ez da geratu motz
eta jarraitutzea
hobe dugu askoz
gero esan dezaten
denek bere ahoz
“Bi on joan ziran baina
hobeak badatoz!”. (bis)

J. Uria
Hobeak baietz heldu
ta gerra ematen
ta guk segiko dugu
sari eramaten
inbidiarik gabe
ta denak poz baten
ia guztiok berdin
egin genezakeen
eta segitzen dugun
eredu izaten. (bis)