Bertsos - View details   To know more about this section

2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (53. 2022. Izpura)
Performance
2022-03-26 Izpura Berezia
Conductor
Karrika, Aimar
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Iguaran, Oihana
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Unai, supermerkatu haundi bateko gozoen apalategia edo erraia zaitugu. Eta zu Oihana dieta baten erdian dagoen bezeroa. Tentaldiari eustea kostatzen zaion pertsona horietakoa. Eta atea zeharkatzen duzun aldi oro “Oihana!”. Hor duzu Unai, gozoen erraia deika. Dieta baten erdian gainera, beraz, inoiz baino ozenago entzuten duzu “Oihana!”. Edozein modutara zu konbentzitzen saiatuko da. Baina zure estrategia garatua duzu tentaldi horri ihes egiteko ere, “Oihana!” ja bafleetatik aditzen duzu iPhonean ipodak jarri eta musika aditzen duzun bitartean erosketak egiten ari zara baina...“Oihana!” Eta kaskoak bateriarik gabe dituzu! Nork irabaziko du supermerkatuan?

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Hor noa azkar egin asmotan pasada
organ arroz integral, barazki, entsalada
kaskoen bateria agortu da jada
ta begiak ixtean zu agertzen zara. (bis)

U. Agirre
Denda honetan bada holako taldia
regimeneko danak erotu al dia?
Nahiz arrozera egin lehenengo galdia
hau da pasatzen zeran seigarren aldia! (bis)

O. Iguaran
Hemen seigarren aldiz omen nator aizu!
Ta aldiro begira geratzen natzaizu.
Ai zuk ere nerekin etorri nahi duzu
aldiro nata pixkat labaintzen baitzaizu. (bis)

U. Agirre
Berdin du burla egin berdin du xuxurla
bere burmuina dakit nun ta nola zula
benga Oihana maitea zuk ez disimula
biok ondo dakigu hartuko nazula. (bis)

O. Iguaran
Ai aspaldian nabil gosetu xamarrik
ta ez zait burutik joaten zure deiadarrik
begiratzeak ez du kaloria txarrik
benga! Hartuko zaitut ta usaindu bakarrik. (bis)

U. Agirre
Aurrena usaindu ta ondoren fereka
baina bere sabela dago neka-neka
benga eraman nazazu kolkoan gordeta
noizbehinka puskatuta hobea da dieta. (bis)

O. Iguaran
Tentaldi hau ezin dut jausi gabe jasan
igual hartuko zaitut pakeak har nazan
ta eramango zaitut itxia den kajan
zu usainduko zaitut ta azalorea jan. (bis)

U. Agirre
Bere buruai ezin esan dio dana
azalorea omen du mahaierako plana
baina ezin det sinistu Oihanan esana
bihar arte bizitzen izango det lana! (bis)