Bertsos - View details   To know more about this section

2022-05-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Kerman Diaz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Haizea Dator (2. 2021-2022)
Performance
2022-05-13 Senpere Jaialdia
Conductor
Karrika, Aimar
Bertsolaris / Authors
Aizpurua Ibargarai, Haira
Diaz, Kerman
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Haira, beti pozik egoten den pertsona horietako bat zara, edalontzia erdi beteta ikusten duzu beti, biziari irri egiten diozu. Zu, aldiz, Kerman, basoa erdi hutsik ikusteaz gain, negatiboa zara beti. Bikotea zarete, eta zuen alabak berriro ere platera hautsi du afarian.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-05-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Kerman Diaz

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


K. Diaz
Biak elkartu ditu plater eta zoru
edozer hautsiko du honek orduz ordu
bazkariro berdina a ze bizimodu
martxa honetan etxe dena hautsiko du. (bis)

H. Aizpurua
Zurekin haserrearen usaina dario
poza izaten duzu beti arerio
baina ez zaite eman biziki serio
Ikeakoak dira, ez dira kario. (bis)

K. Diaz
Halere apurtu du egia ote da?
Zer ote hurrengoa gaur bada platera?
Ikea aipatu du kaguen la ospera!
Baionara joan behar da hori erostera. (bis)

H. Aizpurua
Armairuan badira platera hoiek zazpi
haraino joan beharra zuk duzu aitzaki.
Ni pozik, zu haserre ta berak badaki…
Gu ere ez al gira bi platera zati? (bis)

K. Diaz
Hori ez dut ulertu ongi beharbada
nire haserrea ta hor gure algara.
Gaizki hezi dugu ta gure errua da
hemen hautsia dena da gure alaba. (bis)

H. Aizpurua
Zuk gaizki ikusita, nik berritz hobeto
gure alaba duzu sartua tarteko.
Hautsia da baina ez da horixe kalteko
platera bat guttio baita garbitzeko. (bis)

K. Diaz
Platerak hor dabiltza zirti eta zarta
alferrentzako dugu gauza bat aparta
baina hobe dugu utzi hori pixkanaka
bihar ere berdina gertatuko da ta. (bis)

H. Aizpurua
Txarra begiratuta zuk duzu desira
baina hola ez zira joanen urrutira
marmarka eta kexu beti Kerman zira
haurra orain zugatik negarrez hasi da. (bis)