Bertsos - View details   To know more about this section

2022-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2022-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Conductor
Errasti, Amaia
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Maddalen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Duela gutxi futbolari bat sexu abusuengatik kartzelan sartu zuten. Gerora titular hau irakurri nuen nik. “La noche que arruinó la carrera de Santi Mina” [Santi Minaren ibilbidea suntsitu zuen gaua].

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz ta askotan aitzaki hartu
alkoholaren gora-beherak
nahiz ta burua nahasten diguten
iluntzeak ta bezperak
hori entzunda nere burura
etortzen dira galderak
etortzen zaizkit zergati asko
ta etortzen zaizkit zebak
gauak ez zuen ezer hondatu
dena hondatu du berak.

Baina askotan nahasgarria
da oso kazetaritza
ta ongi ustez haien lumekin
zirriborroka dabiltza
iruditzen zait titular hori
okerra eta bortitza.
Zer hondatu da? Zer hondatu da?
Ba, gizartearen hitza
ta batez ere hondatu zuen
neskatilaren bizitza.

Baina gizonak badauka hitza
eta gizonak indarra
berak jartzen du gizarte hontan
nahi duen lekuan marra
eta ondoan alperrik bada
emakumeen marmarra
iruditzen zait gure mundua
dagola galdu xamarra
ta gizartea dela erabat
hondatu dugun bakarra.