Bertsos - View details   To know more about this section

2022-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2022-08-17 Donostia Jaialdia
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Kataluniatik etorritako batzuek esaten zidaten hemen oso ondo bizi garela, garesti xamar baina ondo bizi, eta soldata ona izango dugula hala bizitzeko. Zuek bi autonomo zarete.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo
Kanpoko baten begiradatik
ze pelikula ein leiken
pare-parean tokatu arte
ez da erreza jakiten.
Soldata ona ez baina master bat
egina det kasi aurten
hil bukaerara ailegatzeko
malabareak egiten.

U. Gaztelumendi
Nik ere noizbait hautatu nuen
malabareen aukera
autonomotan alta emanda
arkatza eta papera
beti galdezka ea kuotak
noiz egingo duen behera
hilabetero lan egin nahi ta
minusean hasten gera.

N. Elustondo
Gure hiriak berekin badu
nahiko sona ta entzute
bihurtu ere bihurtu zaigu
atzerritarren arkupe
lan finko baten hastea ere
kasi hobeto genuke
bost izarreko hotelen baten
beatzirehun euron truke.

U. Gaztelumendi
Bederatziehun euro gutxi da
eman behar zaio buelta
guk gure kasa egin nahi gendun
bizitzako lasterketa
hilabetean bukaerara
iritsi ezin bueltaz buelta
fabrika baten lan egiteko
finegiak gera eta.

N. Elustondo
Zein lan nahi ere ez da erreza
gaur egungo panoraman
autonomo ta gainontzekook
denok behar baitugu jan
lau xoxen truke aritzen gera
egunero lan eta lan
gure zergekin egin dezaten
turistentzako Disneyland.

U. Gaztelumendi
Jendeak ia par egiten du
begira nola gabiltzan!
Beste buelta bat eman nahi nuke
langilearen bizitzan
baratz txiki bat jarri behar det
etxe aterpe gerizan
hobe autonomo segitu baino
autosufiziente izan.