Bertsos - View details   To know more about this section

2022-09-08 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2022-09-08 Bermeo Jaialdia
Conductor
Garatxena, Leire
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Esaten dute arrantzaleentzat bi mundu existitzen direla. Lurra eta itsasoa. Itsasoa gogorra baina aldi berean harrapatzen omen du. Izan ere, itsasoarekin lotura handia izan dugu euskaldunok. Beñat arrantzalea izan zara eta duela hilabete jubilatu egin zara. Hala ere goizero jagi eta itsasora jotzen duzu. Zer ematen dizu itsasoak?

Description

Melody
Amodioa gauza tristea
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-09-08 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik bizitzaren erdia baino
gehiago dut igaroa
goizeko nere paseotxoa
arratsaldeko tragoa
lehorra hain da toki neurtua
mugatua, arraroa
ta promesa bat begiradetan
beti itsasora doa
beste mundu bat badagoela
hau baino zabalagoa.

Arrantzalea zen nire aita
ta saregilea ama
ta aurrekoek ere halaxe
ateratzen zuten lana
famili dena horra lotua
mende luzeetan barna
ta begiradak olatutara
horizontera narama
mareak beti gerturatzen nau
izan ziren hoiengana.

Gaur esaten da gutxik dutela
arrantza mundutik jaten
laguntza gutxi izaten dela
halaxe dute esaten
herri hau hara lotua egon zen
historia oso baten
behar duenak asma dezala
behar duena ematen
gerora ere jarrai dezagun
izan ginena izaten.