Bertsos - View details   To know more about this section

2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Aixita Bertso Sariketa (2. 2022. Irurtzun)
Performance
2022-05-14 Irurtzun Sariketa
Gai-emailea
Gartzia, Zigor "Zian"
Bertsolaris / Authors
Labaka Mayoz, Ane
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen begiradak berriz gurutzatu, eta gorputzak dar-dar egin dizu.

Description

Melody
Goizean altxatu eta
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuetan sorgina naiz
eta besteetan dama
baina ai! Kalea sarri
bilakatzen da ohiana
gizon bat gurutzatu ta
ilundu zait panorama
berriz haragitu baitet
behin bizi izandako drama
ez dakit gure artean
ez ote degun imana
berriro nere aurrean
agertu baitzait ai ama! (bis)
Taberna zulo batean
eraso egin zidana.

Behin nik eskatu gabean
eman zidan besarkada
ta nere atzetik sartu
zen azkar komunetara
orduantxe galdu nuen
ordura arteko patxada
ta bizi izandakoa
ezin det azaldu jada
herrikideak garenez
berriz gurutzatu gara
ta nik tinko eutsi diot
nahiz ta sentitu dardara (bis)
ni geldi nengoen berak
kendu dit gaur begirada.

Bere lagunekin igual
hasi daiteke brometan
berriz ere parez pare
gaude biok bueltan-bueltan
nere lagunak juan dira
ta ez hasteko hizketan
“Juan zaitez kanpora!” esan
diote mingaina ketan
erasoak preskribitzen
al dira halakoetan?
Nik libre bizi nahi nuke
benetan diot benetan (bis)
bera ez dadila egon
ni nagoen tabernetan.