Bertsos - View details   To know more about this section

2023-03-26 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2023-03-26 Biriatu Jaialdia
Conductor
Karrika, Aimar
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Iguaran, Oihana
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago.

Description

Melody
Mando baten gainean I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-03-26 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Beste bidiotxo bat taldera eroria
alabaren bidean daukat teoria
nahiz alaba bizkorra bezain den joria
ez al zaio agortzen inoiz memoria?

A. Arzallus
Alaba ein zenean lehen bertsoen jabe
alaba bizikletan gero aldez alde
gero alaba idazten ta ez zebilen grabe…
Zu ez zaude haserre inbiditan zaude.

O. Iguaran
Inbiditan beste bat dago hartzetik su
zure alaba soilik ez da paradisu
eta lekurik gabe nago ni jakizu
memoria zurea bete dabilkizu.

A. Arzallus
Beste bideo bat ere gordea dut hemen
neroni harriturik naukana mekauen!
Gelditu gabe pasa baitu ordu laurden
begira hortzak nola garbitzen dituen.

O. Iguaran
Pentsa alabatxoa eskuilaren jabe
ta nola mugitzen dun dena aldez alde
hara irriparre bat egin dio galde
lehen bidali zenun bat hortzik ez zula’re.

A. Arzallus
Baina orain baditu gainera galanki
hortzez eta mingainez hitzak bai ebaki
lehenago “Oh yes!” esan du fuerte, ausarki
lau urte ta jadanik inglesez badaki.

O. Iguaran
Ta alaba ikasten doan bitartean
aita flashan argirik ez du apartean
sei hizkuntzatan daki lehen zekin batean
alabak nola esan “Aita utzi pakean!”

A. Arzallus
Ba atzo ibili zen hor manifa baten
gure banderola zahar ta aldarrikapen
orain berez hasi da Macron fuera! esaten
pena da ez duela botorik ematen.

O. Iguaran
Ez dakit emango dun hartu ezkero su
bidea lehendik ondo agertu diozu
pausoa eman lezake ta atzetik gero zu
botoa zuk zerorrek eskeini zaiozu!

A. Arzallus
Lehen haurrari zaila da hartzea pultsu
bigarren haurra berriz ze goxo amultsu
denak lorian gaude denek noiznahi musu
bi hilabete barru ikusiko duzu.

O. Iguaran
Whatsapp talde batean zeuk bakarrik sona
Taldeko elkarrizketek zure hitzen forma
denak zai gaude noiz den horren egun ona
aitari mugikorra ostuko diona.

A. Arzallus
Egia esango dut eta nabarmena
amaren mugikorra da darabilena
nik ez dut Internetik halaxe dut sena
ongi daki eskasa dela aitarena.

O. Iguaran
Ta nerabezaroan gero ze bertigo
zerorrek sortutako flash, argazki, giro
ondoren azalduko diozu astiro
bideorik ez dezan saretara igo.

A. Arzallus
Beste bat grabatu dut a ze komeria!
Berriz ere muntatu du erromeria.
Ea iristen naizen bidaltzera ia.
Barkatu bukatu da nere bateria.