Bertsos - View details   To know more about this section

2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2023-08-24 Amezketa Jaialdia
Conductor
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Zure alaba oso
jatorra da klaro
ta zu’re zabiltz inoiz
baino jatorrago
baina esan behar dizut
ezin dut gehiago
dantzan dalbilzkit urdai
eta estomago
zure usoak jaten
lumatuta nago. (bis)

A.M. Peñagarikano
Ez zan hobea izango
zenbait pizza zikin
usoa jartzen nuen
saltsa ederrarekin
ta honek engainatu
bi-hiru gezurrekin
urteetan gezurretan
eta nik ez nekin
holaxe ibili da
nere alabarekin. (bis)

S. Colina
Gezurteroa jaio
nintzen eta punto
baina gehio badira
ohartu orduko
nahiz ta zure alaba
duzun zuk gertuko
ta estu hartu ezkero
eingo dizun uko
zure alabak usoak
ez ditu gustuko. (bis)

A.M. Peñagarikano
Gainera muturrera
parre egin dit “Ja! Ja!”
usoa eta saltsa
ederra bandeja
ta saltsaren ondoan
hiru-lau almeja
gauz goxoak ekarri
hala ere keja
hurrena jarriko’izut
platerka lenteja. (bis)

S. Colina
Nik ez dakit nola heldu
nintzen honeraino
holakorik ez baita
sortu egundaino
dena dulako txasko
eta desengaino
nik platerka lenteja
askoz nahio dut ño!
Usoa almejekin
probatzea baino. (bis)

A.M. Peñagarikano
Gonbidatu zintudan
zu nere etxera
usoa ta almeja
Artzaken antzera
ez omen du hori jan nahi
doa botatzera
ez omen da hain ona
bai zera, bai zera…
Alaba kendu didan
zapelatza zera! (bis)

S. Colina
Tradizionalkeritan
ez zaitez mantendu
bestela ere ze min
ta atarramendu!
Barkatu baina behar
dizut nabarmendu
ez dizudala inoiz
alabarik kendu
berak bakar-bakarrik
hegan egiten du. (bis)

A.M. Peñagarikano
Eta berak arrazoi
hoi da nere mina
nik barrua asetzen
ein det ahalegina
bai, baina zu ez zera
bate atsegina
zu ez zera Colina
baizik mokofina
nahio nun etxe hontan
sartu ez bazina. (bis)

S. Colina
Nunbait hasi berriak
edo nobatoak
zure etxean ez gara
moda-modakoak
horrexegatik kejak
irain formakoak
ez baititut gustoko
prestatutakoak
ta gaitzerdi balira
zuk botatakoak. (bis)

A.M. Peñagarikano
Bai, bai, nik bota nitun
Hernio aldetik
ta oso harro nago
gauza horregatik
ta zurekin hasarre
zergatik badakit
hau ezin baita kendu
mixkiñen listatik
alde egin ‘zazu nere
begien bistatik. (bis)