Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitorren semea, Jon, ederki ari da bertsotan. Edo hobeki esan, ari zen. Izan ere, duela lauzpabost hilabete Unai Agirre irakaslearekin hasi zen eta geroztik hain ongi ez dabilela iruditzen zaio Aitorri.

Description

Melody
Aitu behar dituzu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Semeari begira
jartzen banatzaio
zugana joan ez balitz
igual biok nahio
lehen zenbat bertso eder
eta zenbat saio
zurekin hasi zen ta
ahaztu egin zaio.

U. Agirre
Oraindik ez gabiltza
denbora luzean
erakutsi nahi diot
dakidan klasean
orain lehorrean ta
hurrena hezean
ez du ongi ikasiko
estutu ezean.

A. Mendiluze
Ta zein da estutzeko
esaten dizuna?
Zigorra behar dezu
bestela isuna
a ze ogibidea
tokatu zaizuna
besteei erakusten
zeuk ez dakizuna!

U. Agirre
Hori bota dit eta
odolak irakin
haserretu behar det
nik lagunarekin
zer esan nion garbi
nahi al dezu jakin?
“Ez zera aurrera joango
abizenarekin”.

A. Mendiluze
Beraz abizenetik
hainbat eginkizun
zuk zenbat sermoi alper
zenbat elizkizun
zer esan zenion zuk
nola badakizun
jakin nahi dedana da
zer erantzun zizun.

U. Agirre
Hori ez det esaten
ni ez bainaiz apaiz
mundua betea da
bai saio ta bai jaiz
azkenaldi honetan
ni saiatua maiz
zerorrek erakutsi
horren txarra banaiz!

A. Mendiluze
Nik erakustea det
bigarren aukera
zurekin saiatzea
delako kaltera
gutxi ikaste hori
ona ez da bera
ezta ere ikastea
guztia batera.

U. Agirre
Bertso eskolan batera
biok hasi ginan
Hernani izena dun
herriko izkinan
gogoratzen al zera
aspaldi, aintzinan?
Gaur ona zera baina
lehen ona ez zinan.

A. Mendiluze
Mejoratu dedala
pentsa dezakezu
hauei hala eragin
behar al diezu?
Bat-bateko irakasle
tituloz zaude zu
orduan kuadernoa
zertarako dezu?

U. Agirre
Kuaderno txar batekin
nolako burruka
egin izandu duen
ez nezake uka
hobe ideia txarrak
burutik kenduta
utzi semiai lasai
ikasiko du-ta.