Bertsos - View details To know more about this section
2023-12-21 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Julio Soto
Bertsoa entzun |
2023-12-21 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Julio Soto
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Soto
Ai Azpeitian pasa zeikenik
inoiz ere holakorik!
Nere etxean ez al duzue
kantatu behar bertsorik?
A. Igartzabal
Bate ez gera sartuko eta
halaxe pentsatzen det nik
beti ez dezu izaten eta
arrazoi txarra besterik!
J. Soto
Gaizki portatu zareten nago
ni horrela iritzita
poltsa zabalik pasa zarete
eta ahoa itxita.
A. Igartzabal
Hala bota du ta erantzuna
asmatu beharko degu
igual txiki bat kantauko degu
zuk kantatuko bazendu.
J. Soto
Hortan nabil ni kopla kantari
nagolako kixkalita
pozik entzungo nuke zuekin
txiki bat eta polita.
A. Igartzabal
Bate ez degu kantatu hemen
ta ez degu egingo atzea
bestela eune egiten zaigu
zu bezelako luzea.
J. Soto
Kantatu duzu ta emateko
badauzkat nik berriketak
tori bost euro poltsarako ta
eman zaizkidazu bueltak.
A. Igartzabal
Bate ez degu kantatu eta
nunbait ez gendun tamaina
barkatu Julio hau izaten da
urte osoko ordaina.
J. Soto
Ze esan nahi duzu ez al nuen ba
nik meriturik eginen?
Garai bateko bertsolariak
gehiago saiatzen ziren!
A. Igartzabal
Beti txarrera joaten zera
eta horrela denbora
atarin txixe egin ez deunen
egon zintezke gustora!
J. Soto
Eutsi ‘zaiozu maskuriari
eutsi ‘zaiozu tik, tak, tik
ta alde egizu hurrengora arte
nere begien bistatik.
A. Igartzabal
Gure taldean aldrebes asko
juntatzen gera gainera
jantzi zuk blusa, jantzi txapela
bat gehio izango zera.