Bertsos - View details To know more about this section
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
| Bertsoa entzun | 
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
		
				
				Stanza name: 
		Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Arratsalde on, Lemoa
berriro fokope hontan
bertsolariak ezin du
udazkenik eman lotan
oraindik azken Bizkaiko
finala daukat gogotan
atzekoekin ospatu
nuen Bilbotik galopan
ta zera pentsatu nuen
Antzokiko horma kontran
zer baino zeinekin dela
inportanteena askotan
lagunarte ederrean
pozik hastea bertsotan
hauxe defendituko dut
ezer defenditzekotan. (bis)
