Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Josune Aramendi, Aissa Intxausti

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Aramendi, Josune
Intxausti, Aissa
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aissa eta Josune ahizpak zarie. Aissa, egun guztian zabiz alde batetik bestera. Beharretik urten eta militantzian emoten dozu arratsalde osoa. Josunek esan deutsu ez zaituela ondo ikusten eta apur bat lasaiago hartu beharko zeunkela

Description

Melody
Menditarra naiz eta gogoan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Josune Aramendi, Aissa Intxausti

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Intxausti
Lana, bertsoa, militantzia
baditut nahikoa dohai
ordu justuak ta hala ere
nik denera iritsi nahi
ja nekatuta nago, badakit
ez naiz honi eusteko gai
baina etxean ezer egiten
ere ezin naiz egon lasai.

J. Aramendi
Beraz, etxean egote hutsa
ez zaizu egiten errez
baina ritmo hori mantendu ahal da
bizitza honetan nekez
egon nahiean toki denetan
hortxe zabiltza zu berez
baina azkenean beti zabiltza
denean eta inon ez.

A. Intxausti
Hainbeste gauza eta ezin naiz
batean kokatu aurten
nahiz ta erreza den hor zabiltza
niri aholkuak ematen
baina hainbeste gauza egiteko
daudenez bizitza baten
faboreren bat eskatu eta
ez dakit ezetz esaten.

J. Aramendi
Gainditu behar zenuke baina
zuk faboreen fasea
ta ondo neurtu esfortzu horrek
gero dakarren atzea
neurtu itzazu zure pausuak
tokatzen da balantzea
militantziak ez du merezi
zuk osasuna galtzea.

A. Intxausti
Bai, azkenean hori guztia
nire kalteko izango da
egun guztia pasatu ohi dut
kalean behera ta gora
arrazoi duzu pausatu nahi dut
ta hartu pixka’t denbora
joango al zara zu nire partez
gaueko bertso saiora?

J. Aramendi
Joan naiteke eta errimaz
eta kantuz egin tiro
ni joango naiz hala eskatu
didazunero aldiro
baina pentsatu, arnasa hartu
ta ez betikorantza igo
ze zaintzaileak bere burua
zaintzea ahaztu du berriro.