Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Josune Aramendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Amillategi, Ibai
Aramendi, Josune
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Josune mendizalea zara eta Ibai artzaina. Josune, hamaiketakoa egiteko geratu zara Ibairen txabola aurrean. Josunek urten dau, eta azken urteotan mendian egon diren aldaketen inguruan hasi zarie berbetan. Arduratuta zagozie

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Josune Aramendi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Aramendi
Mendian aurkitzen dut
nik nire burua
urrun utzi damua
urrun apurua
baina biharra ez da
oso segurua
irentsi gura dugu
guztia, mundua
baina ez dugu zaintzen
geure ingurua. (bis)

I. Amillategi
Nahiz eta gaur eskertu
gazta zatituta
erantzukizuna dau
ezin leike uka
argazkiak pilo bat
albora hartuta
neu be nago aspaldi
hemen nekatuta
ikututako dana
lorrintzen dogu ta. (bis)

J. Aramendi
Gero jardun nahi dugu
lasai ta kantari
ta guztiok begira
sare sozialari
argazkiak ipini
filtroak ugari
dena hobeto joango da
seguraski argi
filtroak jarriz gero
geure buruari. (bis)


A. Intxausti
Ni neuk be hasikeran
hori esaten neban
plangintza asko ekintza
gitxi dau aukeran
uda sasoian sute
pilo bat ileran
filtroa jarri behar da
zuk dinozun eran
baina ez dakit hortako
berandu ez ete dan. (bis)


J. Aramendi
Zaila dugu ardurak
banatzen, aletzen
nola segundu baten
guztia den lehertzen
zuk zure artzain posean
ze indar, ze kemen
nahiz gauzak aldatzea
zaila egon hemen
geure ingurua hezten
saiatu gaitezen. (bis)

I. Amillategi
Esaten dira berba
potolo, handiak
baina mamurtzerako
pintxoan ogiak
azkar joaten dira
buruko argiak
behar dira ofizio
behar dira ardiak
soilik ez egoteko
korrikalariak. (bis)