Bertsos - View details To know more about this section
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
Batzuk saiatzen gara
kontzeptuei eusten
nahiz eta probintziak
hor doazen hausten
zuk badakizu nola
banandu gaituzten
nahiz aritu bolia
mapetan igurzten
marraztu arren askok
ez dute ikusten.
O. Enbeita
Motxila jarri eta
goizeroko plana
apunteak hartzera
gatoz zuregana
baina hain murritza da
zure panorama
hizkuntza ikasteak
ez dau eitten dana
hau ikusaraztea
bada zure lana.
N. Ibarzabal
Baina A ereduko
eskola bitarte
ezin dut hortan hartu
aktiboki parte
eta lege berriek
ere hauxe dakarte
oraindik zalantza dut
Onintza, gaur arte
zazpi probintzi garen
edo zazpi uharte.
O. Enbeita
Zalantza hori hemen
ezin deutsut kendu
A eredu batean
gagoz hementxe gu
baina zuk zeure hori
ahal dala mantendu
sinesten dozunari
egunero heldu
itxi A eredua
ta izan gure eredu.
N. Ibarzabal
Berez senak horiek
agindu ohi dizkit
baina klaustrotik kejaz
etorriko zaizkit
zugan ikuspuntu hau
badela badakit
eutsiozu mapari
gogor paparretik
bihar goizean hauek
borratu aurretik.
O. Enbeita
Margotu gura dodaz
arbel eta mahai
itxuraz bai baina ni
ez naz bizi lasai
gure kontra badagoz
horrenbeste epai
A ereduan gabiz
hementxe gabiz, bai
baina ghetto batean
ez dogu bizi nahi.