Bertsos - View details To know more about this section
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Stanza name:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zein da gure irudia
ta zein da gure desira
Instagrameko argazki
perfektuenen segida
eta hain erakargarri
argaltasunaren liga
oraintxe hasi berri dut
neure kontrako partida
zerbait irentsi orduko
esaten baitut: “Aski da”
Estomagoa egin zait
besteen begien neurrira
eta nahi ez dudan arren
beti alditik aldira
nahi gabe joaten zaizkit
atzamarrak eztarrira.
Debekatuaz gozoki
koipe eta txokolate
guztia da olo esne
proteina, ahuakate
baina ondo janda ere
buruak min ein dezake
nire baitan entzuten dut
hainbeste gaizki esate
ta otordua amaituta
komuneraino aparte
bihurtuz munduko beste
neska mordo baten parte
barruko guztia hustu
ta neure ama atez ate
“Lasai, ez zaitez kezkatu,
zeozerk egin dit kalte”
Gustora astindu arren
feminismoan banderak
aldiro bahitzen nau ni
barrualdeko gose grebak
murriztuaz zoriontsu
bilakatzeko aukerak
autoestima ebakiz
zorroztasunaren segak
berriz mahaira itzuli naiz
bajatuta eskailerak
ta amak: “Zer, zelan zaude?”
Arraro esan dit berak
eskatu nahiko nioke
salbazio posible bat:
“Arren, sartu atzamarrak
ta atera ’izkidazu berbak”