Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Authors
Pagonabarraga, Gorka
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jone eta Gorka lankideak zarie. Enpresak “luntx”-a prestatu deutsue. Jone, mahaira hurbildu zarenerako ez da pintxo bat bera be geratzen. Buelta emon eta hor ikusi dozu Gorka pintxo piloa eskuetan dekola.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Gosetuta nekarren
gaur langile sena
baina mahaia hutsik, ai
nolako eszena!
Eskutan pilatuta
hor daukazu dena
serio hartu duzu
paga extrarena. (bis)

G. Pagonabarraga
Bai, paga extrarena
gozoa hain da ze
guztia janda ere
ez nintekeen ase
janariai begire
ene ze desfase!
Zuk ezer ez, nik dena
lana bezelaxe. (bis)

J. Uria
Lana justu tamainan
beti egiten dut nik
ta hargatik ondotik
zerbait kantatu dit
halere hemen nago
erabat pozturik
ze ardo botilarako
ez duzu eskurik. (bis)

G. Pagonabarraga
Sandwicha bateko ta
Risketos besteko
den-dena hartzea zen
gaur ezinbesteko
ardo pixka bat utzi
ez ipini terko
zeozer beharko dut eta
dena irensteko. (bis)

J. Uria
Urtea egin zaigu
itxuraz luzea
ez da ederra biok
daukagun posea
alkoholismo puntu bat
ta kriston gosea
hara nola dagoen
langile klasea. (bis)

G. Pagonabarraga
Ez gabiltzala ondo
onar ‘zazu behintzat
ogi papurrak soilik
dauzkagu guretzat
baina alaitu zure
begi tarte beltzak
mahaian utzi dizkizut
sandwicharen ertzak. (bis)