Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Authors
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Jone, pailazoa zara. Jakin barri dozu zure kide pailazo batek salaketa jaso dauela orain dala egun batzuk ikuskizun batean presoen etxeratzearen aldeko kanta bat kantatzeagatik.

Description

Melody
Norbere mundu intimo
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure herriak pasata
zenbait garai, zenbait aro
oraindik hortxe gabiltza
iraganean naufrago
ia hogeita hamar urte
askok ziegetan igaro
erraz esaten da baina
denbora joan da luzaro
ta ustez eszenatokia
aldatu behar zen zeharo
baina oraindik batzuek
iraganaren esklabo
nahiz ta batzuk soilik jantzi
sudur gorri eta margo
gure gizarte honetan
pailazo gehiegi dago. (bis)

Oraindik zeldaren batzuk
badauzkagu ta beteta
hiru laurdenak bete arren
han itxaroten zer gerta
edo hirugarren graduan
beldurrez eta alerta
horrela aurrera nola
segi liteke puñeta!
Ta hala ere betikoek
bereganatu arreta
nahiz ta buka genezakeen
haserrez eta erreta
bidal ditzagun musuak
ta esan: “Katxiporreta”
Dena elkartasunarekin
konpondu liteke eta. (bis)

Halere izango dute
han eta hemen lekua
euren diskurtsoa baita
urteetan aletua
nahiz baduten zer eskatu
baduten zer galdetua
ezikusi egiteko
sobran dugun talentua
nahiz ta euren bidea den
gorrotoa, debekua
sudur gorria hartuta
geure ezkutalekua
irribarre egitea
horixe da sekretua
azken finean hori da
nahi ez duten mendekua. (bis)