Bertsos - View details To know more about this section
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
Biharamunez hiltzea
bada motiboa
pertsona bihurtzeko
erabat txiroa
orain azertatzeko
zure enbidoa
buelta `idazu dirua
edo eman tiroa. (bis)
J. Uria
Tiro bat ematea
nolako morrontza
antza ez zaizu geratu
erabat bihotza
ezin dirua itzuli
huts-hutsik dut poltsa
heregunerako zen
nire heriotza. (bis)
N. Ibarzabal
Beraz, igarlegintzan
zara nahiko txarra
edo aszendentea
okertu samarra
eskua jarriko dut
zuk bota zakarra
edo luzatu `idazu
bizitzaren marra. (bis)
J. Uria
Luza niezazuke
bi uda, bi negu
baina niri zergatik
egin zuk erregu?
Ikusiz nire karta
ta tarot eredu
gerrara partida bat
joka dezakegu. (bis)
N. Ibarzabal
Gerrekin konpontzen da
sarrita tratua
tarot baraja duzu
ondo banatua
ta orain azken karta bat
niri luzatua
baina ez dakit nor den
bitan urkatua. (bis)
J. Uria
Urkatuak astroak
hori zen lehen moda
baina dena nahastu da
ta deus ez lerrora
bestela nola heldu
dira horra gora
Nerea eta Jone
buruz burukora? (bis)