Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jone eta Nerea bertsozaleak zarie. Kotxean zoazie Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Ekaitza dago eta bat-batean tximista batek kotxea jo dau. Onik heldu zarie, baina konturatu zarie denboran atzera egin dozuela eta mende honen hasierako final batean zagoziela.

Description

Melody
Dozena bat bertso berri A
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Honen zain pasa egunak
eta ze biharamuna
efektu hauek niretzat ziren
lehen ezezagunak
bi mila biko egun bat
ai ze aurpegi ezagunak
bost emakume zeudela eta
bostak bizardunak! (bis)

N. Ibarzabal
Espazioko platera
edo zer kotxe hau zer da?
bi mila eta bira begira
badugu aukera
generoan balantzera
beti izaten da antzera
gauza batzutan egiten dela
aldiro atzera. (bis)

J. Uria
Ez daude bost erregina
ta horrek nolako mina
hala espero liteke final
nahiko atsegina
nahiz duten maila duina
ze emozio ziztrina
Iturriaga eta Elortza
betiko berdina. (bis)

N. Ibarzabal
Haren tabakoan printzak
ta bestea den lapitzak
findu dituzte ta findu ditu
eurak bertsogintzak
baina baten metxa grisak
zein tonu urdinen baldintzak
zenbat ilaje desberdin izan
dituen Onintzak. (bis)

J. Uria
Ilea bere xumean
soilik bi emakume han
baina nazkatzen hasita nago
gaur gauden unean
sartu kotxeko gunean
goazen tunel ilunean
ta ia hurrengoan agertzen garen
etorkizunean. (bis)

N. Ibarzabal
Lehengotik aterata
kotxeraino tipi-tapa
tunel batean zeharkatuaz
hamaika etapa
Jone ta Nerea taka
besterik ez gendun falta
antza berriro baita bi mila
ta hogeta bata (bis)