Bertsos - View details   To know more about this section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Manex Agirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Performance
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Abarrategi, Peru
Agirre, Manex
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Peru, oporretatik etxera bueltatu zarenean Manex anaia topatu duzu bertan bere gauza guztiekin zure etxean. Zure etxean okupa sartu da. Peru hasita hiruna bertso hamarreko txikian.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Manex Agirre

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peru Abarrategi
Karibera joan ginen
ni eta laguna
zuk hemen egin duzu
asteko jarduna
denak izaten baitu
alderdi iluna:
hau ez dit ba bihurtu
bere erresuma?
Lorak ureztatzea
zen eskakizuna! (bis)

Manex Agirre
Lau kaktus ximel euki
ta demandan hara!
Ni etxe honetako
egina naiz jada
sofatik ohera ta
ohetik sofara
galdera tonto bat dut
bertatik bertara:
oporretara berriz
noiz joango zara? (bis)

Peru Abarrategi
Datorren hilerako
hegaldia hartuta
baina jadanik nago
guztiz damututa.
Gaur hasi behar dugu
hementxe disputa
gehiago ezin espero
zu ezagututa…
Hozkailua utzi dit
zeharo hustuta! (bis)

Manex Agirre
Peru, zentzurik gabe
zabiltz berriketan
fijatu naiz zuk pasa
duzun azterketan
gauza handirik ez dago
hozkailu horretan
ba aukera daukazu
zuk oraintxe bertan:
benga, hitz egingo dugu
Eroskitik bueltan! (bis)

Peru Abarrategi
Bide hori hartzea
dugunez okerra
argi dago biotan
zein dugun alferra
baina bukatu nahi dut
kolpe batez gerra
eta hau eskatzea
nolako plazerra:
bizumez pasaidazu
asteko alkilerra! (bis)

Manex Agirre
Ez dut hori egingo
etzazula uste
gazteok horrelaxe
heziak gaituzte
anaiek gauza onak
eman dizkigute
ta egingo ez dizudan
bizum horren truke
oporretan zurekin
joan nahiko nuke! (bis)