Bertsos - View details To know more about this section
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre
Bertsoa entzun |
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Paula Amilburu
Nahiz beti izan naizen
ama bat hurbila
zugana begiratu
ta ze argazki pila!
Disimulatzen ere
ez zara abila
zetako nirea askatu
semetxo mutila
zertako erosi nizun
nik zuri mobila?
Iñaki Viñaspre
Datuak amaituta
ez izan bordea!
Bestela zer hartuko
nuen nik zurea?
Soinu egiten pasatu
zenuen ordea
edo agian daukat
ideia hobea:
ikasi zer den ziber
seguridadea!
Paula Amilburu
Seguridadearena
ze nolako drama!
Eskatzen didazu ta
ematea zama
txintxo aurpegiarekin
zatoz niregana
ta gero agertzen dira
birusak andana
ta esaten didazu
“zure errua, ama!”
Iñaki Viñaspre
Birusak beti ditu
lehenengo baldintzan
dena nere errua
balitz, horren gisan…
Baina bestelakoak
ahal dira izan
pentsatu zazu pixkat
modu nahiko ditxan:
auskalo zu gauean
gero zer zabiltzan!
Paula Amilburu
Zer zabiltza jada zu
presioak itoak?
Horrelako gauzak nahiz
diren tipikoak
jarriko dizkiot nik
horiei filtroak
ta zuri liburuak
pseudoerotikoak
horrela irakurri
dezan mutikoak!
Iñaki Viñaspre
Nere zaletasuna
da nahiko goibela
ta argi da horrela
igo behar dela!
Bai, ekarri itzazu!
Ideia itzela!
Baina nik beti egin
dudanez horrela:
argazkiak ikusi
gaur arte bezela!