Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre, Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Performance
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Authors
Karasatorre, Saats
Lazkoz, Eneko
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Anaiak zarete zuen aitatxi eta amatxi Euskal Herritik atzerrira joan ziren lanera. Geroztik zuen familian ez da euskaraz egin. Euskal Herrira iritsi berri zarete urtebetez barnetegi batean euskara ikasteko.

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre, Eneko Lazkoz

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lazkoz
Gerra garaian Euskal Herrian
miseria zenez dena
aiton amonak aberastera
Ameriketan barrena
amak euskaraz ez zuen jakin
ta beti izan du pena
berreskuratu beharko dugu
beraiek galdu zutena.

S. Karasatorre
Ta aitonaren ta amonaren
pena hura nabarmena
beharrik ez zen ikastekotan
eta hori zen problema
hona heldu ta garai batean
lotura ederra zena
bihurtu zaigu apurka-apurka
gehio estutzen gaituena.

E. Lazkoz
Aldatzen dira garaiak eta
aldatzen da gizartea
guri tokatu zitzaigun Saats
erdaldun hitzak jatea
nahiz ta euskara bakarrik ez den
euskalduna izatea
kate begi bat zartatu arren
ez da etengo katea.

S. Karasatorre
Argentinatik etorri ginen
nahiz ez zen izan korrika
eta apurka hasiak gara
xuabeegi ere apika
kate horretan lotuta gaude
orain pentsatzen hasita
eskerrak behar hori sentitu
dugun hona iritsita.

E. Lazkoz
Ta ze edertasun duten Baionak
Iruñeak eta Donostik
zer edertasun erre gogorrak
ta hainbat txistukari bustik
nahiz zailtasuna duten hainbatek
aditzek eta atzizkik
euskeraz ari zarenean Saats
asko gustatzen zatzaizkit.

S. Karasatorre
Jode Eneko, bi klase eta
a ze nola ko nibela!
Zure ondoan aritze hortan
goxatua dut epela
nahiz ta esukaraz ari gintezkeen
hemengo asko bezela
sarri entzungo dugu gu noizbait
kanpotik heldu ginela.