Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre, Sarai Robles

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Performance
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Authors
Karasatorre, Saats
Robles, Sarai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Pisu kideak zarete. Saats, Sarai irakaslea da eta etxeko pareta guztiak ikasleen marrazkiekin bete ditu.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre, Sarai Robles

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Karasatorre
Fabrikan hiru turno
ta lanetan lepo
etxera iristen naiz
geratu lo seko.
Zuk tartea daukazu
hau dekoratzeko
ta denbora librea
gero garbitzeko. (bis)

S. Robles
Garbitzeko parada
ere badut lagun
baina zein polita den
aitortu dezagun
pixkat sosoa zara
ta egin dut, entzun
zure barruko haurra
atera dezazun. (bis)

S. Karasatorre
Horixe permisoa
eskatzea al zen?
Hau bihurtu baituzu
marrazki almazen
etxeko espazioa
zuretzako hartzen
hemen nik nonbait ez dut
deus ere pintatzen. (bis)

S. Robles
Nahiz ez duzun umeek
adina bertute
bai pintatzen duzula
esanen nizuke
ze zure argazki bat
ikustearen truke
zure erretratu bat
ere egin dute. (bis)

S. Karasatorre
Eta dotore nago
ta ez hor bakarrik
altxatzen naizenean
ta behingoz itzarrik
zure alde argudioek
badute indarrik
behintzat ez dugu hormak
pintatu beharrik. (bis)

S. Robles
Zuretzat hau ez denez
horren graziosoa
nik eman beharko dut
lehenengo pausoa
logelan sartuko dut
artelan osoa
etxea izango da
zu bezain sosoa. (bis)