Bertsos - View details To know more about this section
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Eli Pagola
Bertsoa entzun |
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Eli Pagola
Stanza name:
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Izanagatik bide luzea
arriskatua, labaina
iñistorretik iletan barna
azaleraino akaina
azala edo morkotsa utziz
intxaur, almendra, gaztaina
ibaian gora nahi izokina
aingira, amuarraina
kurrillo eta enara festaz
betetako zeru gaina
izango al naiz migrazioan
dabiltzan piztiak aina
ni ere pasa asmoz bainator
nora isilik nago baina.