Bertsos - View details   To know more about this section

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Pagola, Eli
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Herriko brigadako langileak zarete. Kaleetan Gabonetako argiak jartzea da zuen gaurko lana.

Description

Melody
Nigarrez sortu nintzen I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Oiartzungo brigadan
zer nolako lana
E. Pagola
hauxe da urte osoan
gustatzen zaidana
B. Gaztelumendi
han Belengo izarra
ia hautsak jana
E. Pagola
alaitasun pixka bat
al da gure plana?

E. Pagola
Azken hogei urtetan
jarri ditugunak
B. Gaztelumendi
ia bihurtu dira
gu bion lagunak
E. Pagola
ez ditu argi asko
antza Oiartzunak
B. Gaztelumendi
presupuesto gutxi du
hau eskatu zunak.

B. Gaztelumendi
Oiartzunen guztiak
kristauak al dira?
E. Pagola
Argi kontutan baita
hortan utzi tira!
B. Gaztelumendi
Nunbait ardiak beti
jotzen du ardira
E. Pagola
hainbeste gauza ez zazu
atera argira.

E. Pagola
Lehen ere Udaletan
halaxe dabiltza
B. Gaztelumendi
ondo kolokatzea
horixe da giltza
E. Pagola
azaro erdia ta
sartu zaigu prisa
B. Gaztelumendi
hobe udaberria
helduko balitza.

B. Gaztelumendi
Orain ia martxoan
kentzen ditugu ta
E. Pagola
hortxe ere ez daude
hain gaizki ahaztuta
B. Gaztelumendi
Gabonak orain hasi
baina noizko buka?
E. Pagola
Lan asko badaukagu
ez da gure kulpa.

E. Pagola
Ze hamaiketakoa
zaigu sakratua
B. Gaztelumendi
horixe izaten da
gure sekretua
E. Pagola
bakoitza bere martxan
gure kontratua
B. Gaztelumendi
aspaldi egin genuen
hontako tratua.

B. Gaztelumendi
Olentzero ez baina
a ze oparia!
E. Pagola
Ez pentsa geranik hain
bikote handia
B. Gaztelumendi
ni hemen nekatua
nago ia-ia
E. Pagola
presaka egin degula
hain da nabaria.

E. Pagola
Baina zu ez al zaude
askoz alaiago?
B. Gaztelumendi
Iaz ere halaxe
egon nintzan klaro
E. Pagola
gure funtzio hori
bukatuta dago
B. Gaztelumendi
hurrengo urtean jarri
ditzagun gehiago.