Bertsos - View details   To know more about this section

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Eli Pagola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolaris / Authors
Pagola, Eli
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kirolari profesionala zara. Zure ibilbideko unerik onenean, lesio larri baten ondorioz, kirola utzi beharko duzu.

Description

Melody
Eguzkiak urtzen du han goian B
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Eli Pagola

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Umetatikan erakutsia
frontoirako pasioa
entrenatu ta begiraletan
piztu zen okasioa
ea banuen hortik aurrera
joateko intentzioa
eta halaxe joan zen haunditzen
giharretan tentsioa
nere momentu hoberenean
etorri zait lesioa
ezker besoa zintzilik daukat
nolako inpresioa
kanpotik eta barrutik ere
jasotako presioa
orain ulertu behar al nuen
kirolaren prezioa.

Etorkizuna laburtu egin zait
orain dena da hain grisa!
Nahiz ikasketak ere eduki
dena hutsa, dena hitsa
honetaraxe bideratua
nuenez nere bizitza
orain alperrik atea aldatu
ta eskutan nuen giltza
izango nuke etorkizun bat
kirolen bueltan bizitza
nik nahi nuena esan ahala
ta nahiko diru baldintza
tekniko izan edo bestela
taldeko zuzendaritza
hori guztia izango nuke
gizon izango banintza.

Beraz eten zait kontratua ta
hor geratzen naiz zurbila
kirol hontara nekarkiena
horrenbeste marabila
oinarritikan ta harriz harri
eraikita hain isila
orain gainera etorri baitzait
pareteko harri pila
beste aldera begira dago
zuzendarien kuadrilla
lesionatuta egonagatik
bizi hau ez dago hila
profesionala ez izan arren
kanpora joan nadila
taldeko pieza soilik ez naizen
leku hobe baten bila.