Bertsos - View details To know more about this section
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Stanza name:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Erratzarekin banabil
Bulebarrean barrena
Laboralan sukurtsala
hori pasa dut aurrena
lehenbizi orbel pilo bat
udazkenak dakarrena
plastikozko zenbat ontzi
gertu baitago taberna
ta gero Plaza Berrian
apurtu ohi zaigu sena
hainbeste jende delako
kalean geratu dena
ta bizitokitzat kartoi
mehe bat hartu duena
horixe da Donostiaz
kontatzen ez digutena.
Ta nere begiak zaizkit
ia malkotan beratu
alperrik estadistikak
alperrik hainbeste datu
lehen berrogeita hamar ziren
gero ehunera hedatu
ta bizilagunek zuten
beren sarea eratu
kalean bizi beharra
inork ez du aukeratu
tamalez Erdi Arora
ez ote garen bueltatu
udalak erabakita
Donostian da gertatu
portalak barrotez itxi
ta afariak debekatu.
Bapatean udaltzainen
sirenak ditut aditu
pareko etxegabea
urduri dut nabaritu
izuak eta beldurrak
kolpez dira haragitu
eta hantxe hartu dute
ikara da zirrikitu
nik berriz erratza hartuta
nire lana dut erritu
lehen garbi zegoen lurra
arraskatu ta berritu
Europak biziko bada
gaur burgesak behar ditu
ta hala gabiltza kaleak
garbitu eta garbitu.