Bertsos - View details   To know more about this section

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bolada bat pasatu duzu desintoxikazio-zentro batean. Ustez mendekotasuna gainditu duzun arren, ingurukoak mesfidati sumatzen dituzu.

Description

Melody
Norbere mundu intimo
Stanza name
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre

Stanza name:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamabost-hamasei urte
ta ateraz edonora
alkoholarekin egin nun
lehendabiziko aproba
ondoren speed pixka bat
herrian hori zen moda
ta pilulak hartzeraino
iritsi nintzen gerora
nahiz eta zentro batean
pasatu dudan denbora
guztiei entzuten diet
“betirako izango da”. (bis)

Inguruan gazte asko
dabil kaleetan berdin
nahiz eta ez ikusteko
egin hamaika ahalegin
eman dudan urrats hori
betirako izan dedin
hizketan aritu ohi naiz
sarri ispiluarekin
nahiz ta garbi egotea
halaxe dudan atsegin
nik ere ederki dakit
hasi baino ez da egin. (bis)

Tamalez halaxe doa
mende hontako mundua
estresean azkarregi
minutua, segundua
baina nik ederki dakit
zein zen honen helburua
hasieran aitortzeak
nahiz ta eman apurua
ekintzekin lasaitu nahi
nuke nere ingurua
hori baino gehixeago
maite det nere burua. (bis)