Bertsos - View details   To know more about this section

2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bilintxen Menda (2. 2024. Donostia)
Performance
2024-04-19 Donostia Jaialdia
Conductor
Larretxea, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
"Horra zer den gure Donostia” dio gure kantu ezagun batek. Eta zuretzat, zer da Donostia?

Description

Melody
Gai horrek badu mamia
Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aieteko autobusa
Donostia hori da
Hontza liburu dendara
tartean zenbait jira
igual Victoria Eugeniara
ta Kursaal antzokira
tarteka pintxon bat ere
jan izandu det tira!
Azken aldin pentsatzen det
jende pilan harira
Donostia hemen da baina
donostiarrak non dira? (bis)

Kantura gustora beti
Lugaritza deitzean
begiak loriatan beti
itsasora beitzean
neguko argi ederra
pakeari gehitzean
baina udara parteko
hain soinu anitzean
jendez bete, soinuz bete
egunak argitzean
oraindik jiratu eiten naiz
euskara aditzean. (bis)

Badauka kultur bizitza
ez gainera debila
zinera ere etortzen naiz
ale ederren bila
aparkatzea garesti
ta hala izan dadila!
Busez etorri, gilda jan
oliba ta gindilla
ze ederra Irutxulo
nolako marabilla!
Hauxe da hiri bat bere
edertasunak hila! (bis)