Bertsos - View details   To know more about this section

2024-05-10 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-05-10 Aizarnazabal Lagun-artekoa
Gai-emailea
Aiertza, Mikel
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Iker zure bordan lanak egiten ari zinela; ardiei jaten eman, azpiak atera…Aitor inspektorea etorri zaizu, zure infraestrukturak legez dauden, ardiak ongi zainduta dauden … inspekzioa pasatzera.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-05-10 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Artzai gisa ez dezu
zuk fama bikaina
kontatzen dutenetik
dena da azaña
ikustea komeni
zaigu alajaina!
Eskutan hamar behatz
badauzkazu baina
ba al dira ardi denak
kontatzeko aina? (bis)

I. Zubeldia
Ardik badauzkat baina
ez daude hamarrik
beidatu ta daukate
itxura kaxkarrik
ipurtezurrak txorrotx
txintxilik belarrik
gaztaiek’e badue
euli eta harrik…
Hemen sano dagona
zakurra bakarrik! (bis)

A. Mendiluze
Beraz ardiak daude
ez mami, ez pisu
eta halere haiekin
hain harro beti zu
baina eman nahi dizut
bazpare abisu
zakurra sano dago
hori badakizu
eta laister ardiak
jan behar dizkizu. (bis)

I. Zubeldia
Zakurrak ardi biltzen
du lanik zailena
eskortara sartzeko
nolako problema
sarneak jota dauka
ia artalde dena
badaukate desgrazi
mina ta aihena…
Ahariak ematen du
esnerik gehiena. (bis)

A. Mendiluze
Beraz esne aldetik
hori dabil bapo
aharia artzaiaren
berdina dalako
baina begiratuta
gaixo eta plako
hori bai adar latzik
ez zaie faltako
artalde ona daukazu
pertxerotarako. (bis)

I. Zubeldia
Baina proba egitea
beharrezkoa zen
artzantza mundua dau
egoera latzen
halabeharrez hortan
hasia bainintzen
hemen geroztik ez da
asuntoik zuzentzen
hiru urte damazkit
putreak gizentzen. (bis)

A. Mendiluze
Laister hasiko dira
goitik atakean
ta nola defenditu
hoien jo ta kean
ni ere ia hil naiz
pasata atean
gaztak hotza behar du
ondo egin artean
baina ez kanpineko
nebera batean. (bis)

I. Zubeldia
Gaztak gordetzen ditut
nik nebera hortan
artzaia’e txabolan
ardiak eskortan
andrek alde egin dit
oilok dauzket kotan
hau baino gazta hobeik
ez dago Europan…
Zuri utziko dizut
berrogei eurotan. (bis)

A. Mendiluze
Gazta hori janez gero
pentsa ze otordu!
Zure ardien pare
geundeke gero gu
saltzera jarri eta
ze salmenta modu
periodiko papera
kentzen badiogu
igual paperak berak
gehio balio du. (bis)

I. Zubeldia
Nere artaldea da
nere ispilua
beti izan naiz eta
artzai kaskailua
inspektore jaun honek
ze trikimailua
eman behar diogu
honi zigilua…
Goazen bazkaltzera ta
zuk bota seilua. (bis)

A. Mendiluze
Debalde bazkaltzea
gertatzen zait sarri
lagundu egin behar
diogu elkarri
sanidade aldetik
nahiz ta egon larri
esan didazu “Neri
seilua ekarri”
ba behin jartzen hasita
badakit nun jarri. (bis)

I. Zubeldia
Inspektoreak eman
digunez epaia
eguna bukatzeko
heldu da garaia
nahiko lan egindako
mendian artzaia
brillua ona baina
eskasa usaia
beti hola izan da
Izalgo* gaztaia. (bis)

A. Mendiluze
Beraz egitik gutxi
eta tranpa pranko
egiten duenak du
bere kalterako
eskerrak behintzat hemen
jan degula bapo
hobe aberek utzi
beste baterako
bestela bizirikan
ez naiz aterako! (bis)

* Idiazabalgo