Bertsos - View details To know more about this section
2024-05-25 Leitza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2024-05-25 Leitza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze
Goizeko ordu bata
pasa da denbora
igual damua izan
liteke gerora
norbait inguratu zait
barrara, ondora
begira ari dena
ta ez dakit nora. (bis)
J. Illarregi
Zure ondora noa
hurbildu naiz irriz
barra ertzetik lehen jo
zaitut eta begiz
gora behera pasatuz
nabil behin ta berriz
zuri begira baina
ohea ikusiz. (bis)
A. Mendiluze
Ni ustez goxo-goxo
hasi naiz lehengoaz
zu ohea ikusten
begiradaz, soaz
ez dakit serio den
edo adarra joaz
baina igual neretzat
azkarregi zoaz. (bis)
J. Illarregi
Ta zer? Ez al zaude ba
nerekin gustora?
Ohea aipatuta
hau gehiegitxo da
baina adinean goaz
berrogeitik gora
oaindik aurrera aurka
daukagu denbora. (bis)
A. Mendiluze
Nahiz urteetan egon gu
pasatu xamarrik
esperientziak berez
ez du ezer txarrik
duda bat daukat eta
galdezka, beharrik
zergatik zaude hemen
hemen ta bakarrik? (bis)
J. Illarregi
Eske bihotza hautsi
zidaten behinola
eta orduz geroztik
galdu dut kontrola
maite dut barra ertza
maite dut alkohola
ta bakarrik ez, uste’t
zurekin nagola. (bis)
A. Mendiluze
Ba zure azalpena
aditu det adi
eta nere begitan
duda bat nabari
neri begira zeunden
baina ez hain argi
neri begira edo
nere basoari? (bis)
J. Illarregi
Ez nuke nahi edanez
alkoholetan ito
patxaran bat daukazu
eskuan neurriko
emaiozu trago bat
edan eta kito!
Azukrea ez zaizu
gaizki etorriko. (bis)
A. Mendiluze
Nahi badezu goxoan
hasiko natzaizu
horretarako gaude
bai ni eta bai zu
begia seduktore
itxi dezu aizu
edo igual begian
zerbait sartu zaizu. (bis)
J. Illarregi
Holako erantzunik
ez nuen espero
ja hamar minutu bat
pasatu ta gero
baina pedante zabiltz
aspergarri edo
orain dakit zergatik
zabiltzan soltero. (bis)
A. Mendiluze
Beraz ez det aurpegi
onik erakutsi
eta zure eskemak
nik nahi gabe hautsi
soltero, bakardade
tristea nagusi…
Zure kuadrilla ere
nik ez det ikusi. (bis)
J. Illarregi
Lehenago hemen zeuden
ondoan bezela
baina zu tabernara
sartuta horrela
etxera joan dira
lasterka ta bela
esan didate neri
begira zeundela. (bis)
A. Mendiluze
Hori ere irripar
batez bota dezu
zure ametsa pixka’t
frena dezakezu
esan dutela eta
gustora zaude zu
esan dizute eta
sinistu diezu. (bis)
J. Illarregi
Baina hemen gabiltza
eta zertarako?
Barra ertzean biok
soilik gaudelako
zuk ez banauzu nahi ni
gaurko gauerako
nik tragorik debalde
ez dut aterako. (bis)
A. Mendiluze
Ez, muxua zakuan
ez da eroria
nahiz ta lortzea kosta
behar zaizun gloria
nahiz ez izan nahi nukeen
on kategoria
batzutan ez da txarra
atzoko ogia. (bis)
J. Illarregi
Bueno berotzen doa
ondoko laguna
a ze gaua aurretik
izango duguna!
Atzoko ogia naiz
arrazoi duzuna
kanpotik gogorra ta
barrutik biguna. (bis)
A. Mendiluze
Hori hizketa eta
hori mingain dantza
nahiz ta bestela ibili
balantza-balantza
barrutik omen zaude
bigun-bigun antza
hori da zapuztea
nere esperantza! (bis)
J. Illarregi
Esperantza guztiak
galdu dituzula
hala didazu hemen
ondora xuxurla
ta biguna gustatzen
ez omen zaizula
baina uste dut errez
lor dezakezula. (bis)
A. Mendiluze
Beraz konformatuko
gera biguinean
atzoko ogia hoixe
da azken finean.
Bizi al zera lehengo
leku berdinean?
Kotxean kutrea da
gure adinean. (bis)
J. Illarregi
Kotxean kutrea da
horrelaxe dio
Partner txikiak ere
ez al du balio?
Hor kanpoan utzi dut
lehenago propio…
Lau muxu emateko
zer inporta dio? (bis)
A. Mendiluze
A ze sustoa orain
berriro ostera
a ze aldea kontu
batetik bestera
lau muxu emateko
omen da ospera!
Horretarako ez noa
tragoa uztera! (bis)
J. Illarregi
Lehen puntu hortaraino
zailki iritsia
lehen motel zegona
oain zeinen bizia!
Hola pasatze al duzu
zuk zure bizia?
Azkarregi aldatzen
duzu iritzia. (bis)
A. Mendiluze
Lehenengo gogo haundia
nik gogo eskasa
beste aldera gero
noa nere kasa
hotzegi izatetik
beroegira pasa…
Beti da politena
aurreko jolasa. (bis)
J. Illarregi
Ta ez dut uste jolas
gutxi egin dugunik
baina hemen gaudenez
parean zutunik
egia esango dizut
ez daukat lagunik
ta umeak zaintzeko
norbait behar dut nik. (bis)
A. Mendiluze
Beraz larrua jo nahi
horrekin gogaitu
azkenean umeen
zaintzaile amaitu
baina kontuz lan horrek
beste alde bat baitu
umeak bai baina zu
nork zainduko zaitu? (bis)
J. Illarregi
Esplikatuko dizut
lasaitu mutila
nire haurrak zaintzea
hori iskanbila
hortarako behar zaitut
jatorra, abila
tabernan ibiltzeko
beste baten bila. (bis)
A. Mendiluze
Beraz hau engainu bat
izan da izatez
beste bat aurkitzeko
aukera honen partez
ba orduan neregandik
zeure borondatez
dibortziatu ez baina
separatu zaitez. (bis)
J. Illarregi
Bueno separatzea
al dugu ondoen?
Hori egin beharko da
bi orduren ondoren
tragoarekin nahiz ta
ederki nagoen
kontrako eztarritik
pasatu baino lehen. (bis)
A. Mendiluze
Bai bertan banatzea
biontzat hobe da
abiatu gaitezen
norbere aldera
baina barra bera ta
trago epel bera
larunbatean berriz
elkartuko gera. (bis)