Bertsos - View details   To know more about this section

2024-08-07 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-08-07 Etxarri-Aranatz Jaialdia
Conductor
Iriarte, Alain
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ez dakit nik gero eta droga gehiago kontsumitzen den, garai batean zenbat kontsumitzen zen, eta orain… Batzuek diote drogak normalizatu behar direla, beste batzuek oso arriskutsuak direla… Ariko al zarete drogei buruz hizketan?

Description

Melody
Errota zahar maitea
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-08-07 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
“Gaur egungo gazteak
ez dabiltza zuzen”
errez da arazoak
horrela laburtzen
lehen ere jendea
aixa zen egurtzen
gure kuadrilla bera
hala banatu zen.

M. Artetxe
Dilema zaharra da
drogekin dagona
sintetikoki ezin da
sortu zoriona
baina segun unea
ta segun pertsona
maitasuna bezala
neurrian da ona.

A. Sarriegi
Liteke onerako
ta liteke kaltez
konpondua neurria
egoki ematez
polit geratu arren
hitzez ta esatez
motak aldatu dira
dependentziak ez.

M. Artetxe
Alkohola da hemen droga
ez dugun bakarra
nahiz eta asfaltotan
dun batek bizarra
besteak doblatuta
erabat bizkarra
moralak esaten du
hemen zer den txarra.

A. Sarriegi
“Alkoholik gabe nola
izan ba euskaldun?”
esanez zenbat aldiz
izan garen jardun
pentsatu behar duguna
ez ote da lagun
guzti hoien beharra
zergatik daukagun?

M. Artetxe
Galdera hori egiteko
ez gintuzten hezi
barrurantza begira
horrenbeste hesi
jakiteak ez al du
ordea merezi
zerengandik ta nora
goazen ihesi?

A. Sarriegi
Bakoitzak egiten du
hor bere etxera
moralista hutsak gara
goazen pentsatzera
saioa bukatzean
besteen antzera
gu ere joango gara
trago bat hartzera.

M. Artetxe
Herri hontan morala
dugunez nagusi
hobe norberak bere
sabela igurtzi
ta ez joan kaletik
epaile ta guzi
behar duenari lagundu
ta besteei utzi.