Bertsos - View details   To know more about this section

2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Aramendi, Josune
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure herriko bertso saio hau erreferentea da. Denek kantatu nahi izaten dute hemen, eta bertakoa izanik zer esanik ez. Zure ametsa bete duzula esan duzu agurrean. Baina, horrelakoetan, ordea, aukera dugunean, beldurrak, zalantzak sortzen zaizkigu. Zer da zuretzat gaur, hemen, oholtza honetan, bertsolari moduan kantuan aritzea?

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


“Kontzeziotan anima zaitez!”
baneukan duda apurra
elkarren kontra nire alderdi
jostaria ta zuhurra
nola ez dut nahiko abestu egun hau
bada herrian ikurra?
Ta aldi berean, maila ote dut?
Ez ote naiz iruzurra?
Nolako zailak diren elkartzen
dardarka denean lurra
hau bizitzeak dakarren poza
ta huts egiteko beldurra.

Eta jendeak lagundu nahian
fede onenean darrai
“Zuk oso ondo egingo duzu
eta joan zaitez lasai!”
Bai baina hemen bakarrik nago
neure beldur, neure dohai
zelako errez bihur daitekeen
norbera norbere etsai
geure buruei exijitzea
inportantea ei da ai!
Besterik gabe disfrutatzeko
baimena hartzea ere bai.

Eta hain justu asmo horrekin
irten naiz plaza erdira
neuri esanaz “Zuk lasai hartu
lasai joan zaitez tira!”
Denok ez dugu Lujanbio eta
Ibarzabalen dizdira
baina kantuan kabitzen dira
mila molde, perspektiba
bertsoak zerbait ona badauka
hain juxtu ere hori da
ta estralurtarrak egon daitezen
lurtarrak be’ behar dira.