Bertsos - View details   To know more about this section

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Andoni Rekondo Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-12-01 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Rekondo Izagirre, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mantxi postaria eta Andoni bizilaguna.

Description

Melody
Behin batean Loiolan III
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Andoni Rekondo Izagirre

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi
Zure bizitzan bada
nahi ez beste krisi
horren mutil argia
jator eta bixi
beti ertetzen zera
“zer, zer berri Mantxi?”
Ba gaur ere ez zaizu
kartarik iritsi. (bis)

A. Rekondo
Goizeroko kaixoa
adeitsuen arau
“zerbait ba al da Mantxi?”
Ta gaur ere barau
egunen zenbat karta
dauzkazu hiru, lau
zuk lana mantentzeak
horrek harritzen nau. (bis)

Mantxi
Ordaintzen dute nahiz ta
ez jardun jo ta su
ta zuk dezuna berriz
ze irriparre faltsu
norbaiten karta jaso
nahi badezu aizu
lehenengo zeuk bialtzen
probatu ezazu. (bis)

A. Rekondo
Boligrafo bat hartu
idazten hasera
horixe litzateke
zuretzat plazera
Iberdrola edo Kutxa
ta dentisten zera
berri txarren igorle
bilakatu zera. (bis)

Mantxi
Hau da arpa jotzea
ze gazte pikaro
bere penen kulpante
jarri nahi nau klaro!
Nik nere lana bete
behar det zeharo
karta ez irekitzea
zuen esku dago. (bis)

A. Rekondo
Hor arrazoia dezu
ezin dizut uka
zuk banaketarekin
hasi eta buka
funtzionarioarena
daukazu kondukta
hil bukaeran berdin
kobrauko dezu ta. (bis)

Mantxi
Funtzionarioa naiz
neretzat mejora
zu triste bizi zera
hortxe dago proba
bazkaita gonbidatzen
zaitut, hau ganora!
Ez da menua izango
kartara izango da. (bis)

A. Rekondo
Kontxo pixka’t berotzen
doa pausuz pausu
moto xahar batean
zentozen jo ta su
ta orain bazkaltzeko
egiteko kasu
ba faborez idatziz
eskatu ezazu. (bis)