Bertsos - View details To know more about this section
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Eñaut Martikorena Lizaso
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Eñaut Martikorena Lizaso
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Martikorena
Nahiz Ken7 aspaldi
utzita daukagun
Mantxi
gure liburutara
horrenbeste lagun
E. Martikorena
kontxo orain Iñigok
idazten'e jardun
Mantxi
batak bestearena
sinatu dezagun.
Mantxi
Bestela aspergarria
da egun osuan
E. Martikorena
kola jarria dago
mou kurisosuan
Mantxi
denak hartzen ditugu
hain modu goxuan
E. Martikorena
saio bat badaukazu
zuk gaurko kasuan.
E. Martikorena
Milaka ditugu zai
konturatu zaitez
Mantxi
ze ote dabiltza ba
gu horrela maitez?
E. Martikorena
Nola aritu ginan
behin Ken7n artez
Mantxi
hobe Berria leitu
gu irakurri partez.
Mantxi
Ruperto azaldu da
lehen gure albora
E. Martikorena
hori ere noizbait'e
jubilatuko da
Mantxi
estroputz egin du ta
hautsi da anfora
E. Martikorena
Oñati herriantzat
nolako mejora!
E. Martikorena
Benito're jadanik
erretiratu da
Mantxi
oraindik ez du pasa
uztearen muga
E. Martikorena
gure firmaren zai hor
daukagu gustura
Mantxi
laroita bi urtekin
nolako freskura!
Mantxi
Amuritza etorri da
gure pareraino
E. Martikorena
bizar gabe ezagutzen
kostatu zait baino
Mantxi
ta esan dit liburu
ederra dezu ño!
E. Martikorena
Horrekin egin dizu
nahikoa engaino.
E. Martikorena
Bertsolariak beti
dabiltz arpa jotzen
Mantxi
ta saiatzen bai gure
kasta txarra sortzen
E. Martikorena
alde ‘in dezala esan
behar diot ozen
Mantxi
zerbeza bat hartzera
gu ere goazen.
Mantxi
Baina oraindik ezin
stand-ikan itxi
E. Martikorena
hortarako ordua
ez baita iritsi
Mantxi
bokadillua eskatu
atera bi katxi
E. Martikorena
hurrena logikakin
ari zaitez Mantxi.